XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AFRIKA`KO GERRA, EUSKALDUNAK ARA BAIÑO LEEN

Aspalditik ari zan giroa berotzen eta sumintzen; baiñan azkenean, sarritan gertatu oi danez, txinparta txiki bat izan zan sua piztu zuana; alegia, moroak eta españitarrak gerrara eraman zituana.

Gerra artako gertaerarik nabarmenenak egunik egun emango ditugu orain atal ontan; baiñan, izenburuan esan bezela, emengo mutillak ara iritxi ziran arte.

1859. VIII. l-9: Moroak gero ta ausartagoak zirala-ta, Zeuta`ko españitar gobernadoreak, bere mendeko erri ori obeto zaintzearren, arresitik kanpora guardi-leku berri bat egitea agintzen du; murallatik kanpora, alegia.

1859. VIII. 10: Moroak, gauez etorri eta asitako lanak desegiten dituzte.

Anyera kabilako moroak, españitarrak beren Zeuta`ko barrutia zabaltzen ari zirala-ta, protesta egiten dute.

1859. VIII. 23: Moroak etorri eta mugarriak ateratzen dituzte.